Garratzek izan du kontzertua hasteko ardura, eta arrasatearrek, besteak beste, argitaratu berri duten Arnasak estu hartzeraino laneko abestiak jo ditu berotan segituan sartu den publikoaren aurrean. Ondoren etorri dira Sukenak talde oñatiarraren pop doinuak –bideoa eurek hasten dute–, eta emanaldia gogor amaitu dute Portasolen, punk-rocka egiten duten Kaos Urbanoren kontzertuarekin.