Kresala taldearen 'Hitaz orhoit' dantza emanaldia eguaztenean

Mirari Altube Arrese 2024ko uztailaren 15a

Dantzaren bueltan 56 bat urteko ibilbidea duen Kresala taldea Hitaz orhoit ikuskizunarekin etorriko da Aretxabaletara hilaren 17an; Herriko Plazan izango da, 19:00etan.

Mundu tradizionala eta poetika bisuala ditu inspirazio iturri eta dantza-antzezpen originalak osatzen ditu emozioetatik sortzen diren mugimenduekin. Ildo horretatik dator oraingoa ere, eta basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako obra da: "Gehienetan emakumeak protagonista dituena, historiaren itzal bazterrean mendeetan ahaztuak". 26 lagunek parte hartuko dute, Faustino Aranzabal zuzendariaren esanetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak