Elene Errastik 2025era arte jarraituko du Alavesen

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko uzt. 9a, 12:32

Elene Errasti alavesen entrenamendu batean. Argazkia: Deportivo Alaves

Kontratu berritze honekin, Aretxabaletako jokalariak datorren urteko ekainaren 30era arte jantziko du Alaveseko emakumezkoen lehen taldeko elastikoa. Era berean, hirugarren urtea beteko du lehen taldeko jokalari moduan

Elene Errastik 2025eko ekainaren 30era arte jarraituko du Alavesen, Aretxabaletako jokalariak babazorroekin zuen kontratua luzatzeko akordiora iritsi ostean. Hala, Errastik hirugarren denboraldia beteko du Alaveseko emakumezkoen lehen taldeko jokalari gisa.

2020-2021 denboraldian iritsi zen Aretxabaletako hegaleko jokalaria Gasteizera, bigarren taldean jokatzeko. Ondoren eman zuen lehen taldean jokatzeko pausoa, Emakumezkoen Lehenengo mailan debuta eginez. Aurtengo denboraldian Lehen Federazio mailan lehiatu da Alaves, eta, Errastik 688 minutu jokatu ditu, 19 neurketetan banatuta; Lehen Federazio mailako eta Erreginaren Kopako partiduak batuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak