Hiru superheroiren gorabeherak gertutik jarraituko dituzte ikusleek; izan ere, herrian agertutako objektu misteriotsu bat ikertzeko herritarren laguntza beharko dute.
Uztailaren 17an, ostera, ibilbide luzea duen Kresala dantza taldeak Hitaz orhoit ikuskizuna eroango du Herriko Plazara, 20:00etan. "Basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez" sortutako obra da, gehienetan emakumeak protagonista dituena.
Udaleko Kultura Sailak antolatutako uztaileko egitaraua agurtzeko Nerea Quincoces buru duen Kuttune folk taldeak Zer ote da? proiektua aurkeztuko du, hilaren 21ean, 19:30ean, Herriko Plazan.