Zabaldu dute Basotxoko kideen pintura erakusketa Arkupen

Mirari Altube Arrese 2024ko uztailaren 4a

Basotxo erretiratuen elkarteko pintura ikasleen lanak Arkupeko erakusketa aretora itzuli dira eta hilabete guztian izango dira ikusgai.

Ekaina arte jardun dute lanean Idoia Elexpuru irakaslearen aginduetara, eta orain, uztailean, egindakoak erakutsiko dituzte, ikasturteari bukaera emateko. Hamahiru ikasleren 34 lan daude zintzilik, figuratiboak eta abstraktuak, asko paisaiak, akuarelekin, olioarekin zein akrilikoarekin margotutakoak.

Hilabetea bukatu arte egongo dira ikusgai astelehenetik egubakoitzera goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan, goizez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak