Zapatuan, 11:30ean irekiko dute txosna trikitilariek lagun eginda, eta 12:00etan, aizkora eta harri-jasotze erakustaldiak izango dira. Aizkoran jardungo dute Jokin Larrietak, Isidro Velascok eta Cesar Fernandezek.
Paella bazkalduko dute gero –aldez aurretik izena eman behar da–, 14:30ak bueltan, eta bazkalostea musikarekin girotuko diete. 17:30ean, Larrinoko olinpiadak jokatuko dituzte: sokatira, txapel-jaurtiketa eta lokotx-batzea. Talde mistoak osatuko dituzte, nagusien eta haurren artean.
Uztailaren 10ean, San Kristobal eguna, meza izango da 20:00etan, eta ondoren, autoen bedeinkapena eta luntxa. Autoa loreekin dotoreen apainduta duenari saria emango diote.