Zazpiko futbol txapelketa antolatu dute uztailaren 13rako

Mirari Altube Arrese 2024ko uztailaren 2a

Poteo taldea, iazko txapelketaren irabazlea.

Portasol auzoko jaien bueltan zazpiko futbol txapelketa antolatu dute beste urte batez. Uztailaren 13an jokatuko da, 10:00etan hasita, Ibarra futbol zelaian, eta izena emateko epea zabalik dago hilaren 10 arte. Whatsapp bidez egin daiteke, honako telefono zenbakira idatzita: 684 07 59 06.

Baldintzak honako hauek dira:

  • Talde bakoitzean gehienez hamabost lagun izatea.
  • Talde bakoitzak 130 euro ordainduko du.
  • Jokalariek 16 urtetik gora izan beharko dute.

Sariak izango dira:

  • 1- Jasotako diruaren %50.
  • 2- Jasotako diruaren %30.
  • 3- Jasotako diruaren %10.

Sari bereziak ere egongo dira: MVP, Pitxitxia eta Guante de oro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak