Datorren astean, hilaren 10ean, Kamikaz Kolektiboak Troia antzezlana egingo du Kurtzebarri eskolako kantxan, 19:00etan. Hiru superheroik herrian agertutako objektu misteriotsu bat ikertuko dute orduan.
Uztailaren 17an, ibilbide luzea duen Kresala dantza taldea Hitaz orhoit ikuskizunarekin joango da Herriko Plazara, 20:00etan. "Basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez" sortutako obra da, gehienetan emakumeak protagonista dituena.
Eta uztaileko emanaldiak agurtzeko, Nerea Quincoces buru duen Kuttune folk taldeak Zer ote da? proiektua aurkeztuko du; hilaren 20an izango da, domeka, 19:30ean, Herriko Plazan.