Zapatuan, hilaren 6an, sagardo kupela jarriko dute Herriko Plazan eta herri bazkaria egin, iaz legez. Herriko sukaldari ezagunek paella prestatuko dute eta txartelak dagoeneko salgai dauzkatu, 4 euroren truke, honako saltokietan: Bedarreta taberna, Tak zapata-denda, Buket, Txilarra, Obeki harategia, Belar Meta eta Dagda taberna. Herritarrak horiek eskuratzera animatu dituzte Aretxarteko kideek.
Jolasak eta musika ere bai
Egitarau dotorea osatu dute merkatariek bi egun horietarako. Umeendako jolasek –puzgarriak eta apar-festa–, musikak –batukadak, kontzertua eta DJa– eta jatekoak bat egingo dute jai giroan murgiltzeko herria.
Hona hemen:
Uztailaren 5a, egubakoitza:
- 17:00-19:00 Haurrendako jolasak. Kurtzebarri eskolako kantxan, Herriko Plazan, Ilargi plazan eta Durana kalean.
- 18:30-20:00 Batukada: Danbayan taldea. Araba ibilbidetik Herriko Plazaraino.
- 20:00 Kontzertua: Zerendepya. Mitarte kalean.
Uztailaren 6a, zapatua:
- 12:00-13:30 Batukada: Suthai. Otalora kaletik erdigunera.
- 14:00 Sagardo kupela. Herriko Plaza.
- 14:30 Paella bazkaria. Herriko Plaza.
- 16:30 Apar-festa. Kurtzebarri eskolako kantxa.
- 17:00 Bingoa. Herriko Plaza.
- 19:00-21:00 Kontzertua: DJ Txurru.