Ekainaren 23 gauean Kurtzebarri institutuaren alde batean dagoen "balkoitik jaurtitako irainak" salatu ditu Udalak. "Momentu ezberdinetan, udal langile horiekiko errespetu falta adierazten zituzten hitz eta irainak esan zituzten han zeuden pertsona batzuek", adierazi dute prentsa-ohar bidez eta gaineratu: "Jarrera hauek onartezinak dira eta herritarren arteko elkarbizitza oztopatzen dute".
Era berean, institutuaren bi alboetako balkoietan sortzen diren "arrisku egoerak" aztertzen dabiltza eta erabaki dute horietara sarrera debekatzea: "Balkoietako batean, baranda bultzatzen ibili ziren. Aurrerantzean balkoi horietarako sarbidea oztopatuko da".
Plaza inguruan sor daitezkeen "arrisku egoera oro" aztertu eta lantzeko konpromisoa hartu du Udalak eta "modu kolektiboan" landu gura dituztela adierazi: "Ardura eta konponbideak, modu kolektiboan aztertzeko beharra nabarmentzen dugu aipatutako egoerak zuzentze aldera".