Aretxabaletarrak suaren eta tantaiaren bueltan elkartu dira

Mirari Altube Arrese 2024ko ekainaren 25a

San Juan gaueko ohiturari eutsita suaren bueltan elkartu ziren aretxabaletarrak domekan. Leizarra dantza taldeko kideek piztu zuten eta San Juan zortzikoa dantzan egin gero. Ondoren, 2006an jaiotako neska-mutilen txanda etorri zen; lehen saiakeran ez, baina bigarrenean bai, lortu zuten tantaia tente uztea.

Goizaldean, ostera, herriko talde batek atari guztien aurrealdeetan irak bota zituen, eta horietako batzuetan gurutzeak jarri, etxe horretako bizilagunak babesteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak