Leizarra musika eskolakoen plaza dantzek emango diote hasiera ospakizunari domekan, 18:00etan. Ondoren, buruhandiak irtengo dira, txistulariekin batera; eta 20:45ean, Bide Batez taldeak dantzaldiari ekingo dio.
Sanjuanetako kalejira egingo dute dantzariek 22:15ean, Mitarte kaletik plazarantz, eta, jarraian, sanjuanetako zortzikoa dantzatu. Gero, San Juan sua piztuko dute, eta, itzalitakoan, zezensuzkoa irtengo da.
Gaua borobiltzeko, 2006an jaiotako kintoek tantaia altxatuko dute Herriko Plazan.
Usadioari eutsiz, irak zabalduko ditu taldetxo batek herriko atarien aurrealdeetan.