EAJk UDAkoak zoriondu ditu lorpenagatik

Mirari Altube Arrese 2024ko ekainaren 20a

UDAko zuzendaritzako hainbat kide, taldeko entrenatzailea eta hiru kapitainak udaletxeko balkoian.

UDA talde osoa zoriondu nahi izan du EAJren Udal taldeak Hirugarren Mailara igo izanagatik eta hari "babesa ematen jarraituko" duela gaineratu. Era berean, argitu nahi izan dute udaletxean egindako harrera ekitaldiaren abisurik ez zutela jaso, ezta gonbidapenik ere.

"Udalbatzaren parte garen aldetik, guk ere UDA talde osoa zoriondu nahi dugu Hirugarren Mailara igo izanagatik.
Oinarrian egindako lanaren erakusle da lorpena. Orain arteko ibilbidean bezalaxe, Aretxabaletako EAJ taldeak babesa ematen jarraituko dio UDAri", adierazi dute prentsa-ohar bidez.

Astelehen arratsaldean udaletxean egindako harrerari dagokionez argitu gura izan dute ez zutela jaso ez abisurik, ezta gonbidapenik ere. "Komunikabide eta sare sozialetara argitaratutako argazkian ikusi daitekeenez EAJko zinegotzirik ez da ageri, bai ordea EH Bilduko ia guztiak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak