Azken urteetako arrakasta ikusirik aurten ere errepikatzea erabaki du Udalak Pool party jaia, ikasturteari bukaera emateko. Puzgarriak eta musika izango dituzte, ondo pasatzeko.
Pilaketarik izan ez dadin aurten bi txanda egingo dituzte: 16:00etatik 18:45era, DBH1 eta DBH2koak; eta 19:00etatik 22:00ak arte, DBH3 eta DBH4koak.
Hirugarren solairua itxita gainerakoentzat
Horregatik, ur eremu osoa –kiroldegiko hirugarren solairua– itxita egingo da gainontzeko erabiltzaileentzat, 18:00etatik aurrera.