Agurtzane Elkoro presidentea buru joan dira UDAko kideak udaletxera. Unai Calzon entrenatzailea, Jokin Badillo kirol zuzendaria, Ander Hernandez zuzendaritzako kidea, Iker Gomez kudeatzailea eta taldeko hiru kapitainak izan dira: Iago Zuazua, Unai Beloki, eta Aritz Diaz de Gereñu. Pozik ziren guztiak eta lortutakoa oraindik barneratzen dabiltzala onartu du Elkoro presidenteak.