25 kilometroko ibilaldia antolatu zuten Kurtzebarri mendiaren bueltako parajeetan, bertara joan barik. Lehenengoak 11:00ak pasatxoan agertu ziren Durana kalean, eta hortik aurrera gainerako guztiak.
Bukaeran gustura ziren guztiak eta antolatzaileak ere pozik "ez zelako izan istripurik, ezta aparteko gorabeherarik ere".