Aretxabaletako alebinak txapeldunak eta Oñatiko jubenila txapeldunordea

Mirari Altube Arrese 2024ko eka. 15a, 12:39

Txapeldunak eta txapeldunordeak Aretxabaletako pilota saileko kideekin. (Argazkia: Juan Mari Errasti)

Bi final jokatu ziren atzo Iturrigorri pilotalekuan. Batetik, Udaberri Saria txapelketako alebin mailakoa; etxekoek aise hartu zuten mendean Amezketako bikotea. Eta bestetik, lau eta erdiko jubenilen finala Madinagoitia oñatiarraren eta Lizarazu errenteriarraren artean; azken horrek irabazi zuen 22-16.

Gipuzkoako Udaberri Saria finalean Urkia eta Zuazo aretxabaletar alebinen aurrean ez zuten ezer egiterik izan Amezketako Artola eta Nazabalek, eta 16-0 bukatu zen partidua. Aretxabaletarrek txapelketa polita egin dute: ligaxka fasean lehenengo geratu ziren eta joan den astean Hernaniri irabazi zioten finalerdietan.

Madinagoitia oñatiarrak galdu

Jubenilen arteko lau eta erdiko partiduak emozio handiagoa izan zuen. Madinagoitia oñatiarra aurretik joan zen lehen hamahiru tantoetara iritsi arte baina Errenteriako Lizarazuk aurrea hartu zion gero eta beste hiru tanto egin arren ez zuen garaipenik lortu; bukaeran 22-16.

Pilotalekuan ikusle asko elkartu zen eta antolatzaileak pozik ziren giro polita sortu zelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak