Bakarkako diskoa kaleratu zuen 2022an Mikel Zamorak kantu propioekin. Oraingoan, baina, hirukote formatuan dator, turkiar jatorriko Selcuk Senyurt aretxabaletarrak perkusioan eta Kolonbiatik etorritako German Muñoz arrasatearrak gitarrarekin lagun eginda.
Talde ospetsuen abesti ezagunak abestuko dituzte, The Police, Ken Zazpi, Radiohead , The Eagles eta Jarabe de Paloren bertsioak, besteak beste.
Domekako emanaldia Mendiola auzoan izango da, Areano landetxean. Sarrerak erreserbatu egin behar dira Zamorarekin harremanetan jarrita: 686 88 55 21.