Duela 34 urte sute baten ondorioz erre ostean ekin zioten Aranzadi Elkarteko Alfredo Moraza eta Alex Ibañez arkeologoek indusketei, Aretxabaletako orduko Udalak bultzatuta eta lagunduta. Garai artan alkate zen Aitor Antxia bera ere egon da liburuaren aurkezpenean. Eta berak azaldu bezala, dorrea erre zen gauean bertan lo zegoen herritar bat ere egon da liburuaren aurkezpenean. Urte luzeetan izan duten arantzatxoa kentzeko balio izan diola aipatu du Morazak berak, eta momentuan Udalak egindako apustua balorean jarri nahi izan dute, ondare historia mantentzeko apustua gin zuten eta.
Izan ere, 1990ean sutea izan zen dorretxean eta handik hiru bat urtetara indusketa historiko eta arkeologikoak hasi zituzten bertan. Eta orain, orduko hartan jasotako ezagutza guztia liburuan batu dute. Liburuak galartzatarren eta haien dorretxearen historia jasotzen du. Izen handiko leinua, eta haren erakusleiho, Galartza dorretxea bera.
Aretxabaletako alkate Gari Iturberendako bizi garen tokiko historia jakitea eta herritarrek eskura izateak balio handia du. "Jasotzen ez duguna ez dugu transmititzen eta hori garrantzitsua da".