7x7 kultura kalean ekimenak eguaztenean hasi zuen 2024ko ibilbidea, umeendako pailazoen ikuskizunarekin. Gaur, ostera, txotxongiloak protagonista dituen eta berdintasuna aldarrikatzea helburu duen Bihar taldearen Amets pirata txotxongilo emanaldia izango dute 4 urtetik gorako neska-mutikoek, Santakurtz plazan, 19:00etan.
Datorren eguaztenean, musika izango da protagonista: Andoni Ollokiegi abeslari pasaiatarraren emanaldia izango da Mitarte kalean, 19:00etan. Bekataria izeneko lehen diskoko kantak aurkeztuko ditu eta beste hainbat kanta ezagun abestu ere bai.
Hona hemen hurrengo astetako egitaraua –emanaldi guztiak 19:00etan dira–:
Ekainak 7, egubakoitza
• Txotxongiloak: Amets pirata. Santa Kurtz plaza.
Ekainak 12, eguaztena
• Musika: Andoni Ollokiegi. Mitarte kalea.
Ekainak 14, egubakoitza
• Musika: Leizarra musika banda eta Oñatiko banda gaztea. Felix Iñurrategi lorategia.
Ekainak 19, eguaztena
• Haur-animazioa: Gora bihotzak. Herriko Plaza.
Ekainak 21, egubakoitza
• Antzerkia: Eman bizia. Larrino auzoa.
Ekainak 26, eguaztena
• Musika: Garazi eta Sala. Mitarte kalea.