Jaialdiarekin agurtuko dute ikasturtea Kurtzebarri eskolakoek

Mirari Altube Arrese 2024ko ekainaren 4a

Ikasturtea amaitzear da eta Kurtzebarri eskolako kideek jaialdiarekin esango diote agur zapatuan, ekainaren 8an. Ikasleak, irakasleak eta gurasoak elkartuko dira ospakizunean eta herritarrak ere gonbidatu gura dituzte bat egitera.

Hona hemen egunerako zehaztu duten egitaraua:

  • - 09:30 Muntaia auzolanean.
  • - 10:30 Tarta lehiaketarako tartak jasotzea, jangelan.
  • - 12:00 Txalapartarien ekitaldia. Jarraian, Kurtzebarriko Batukada buruhandien laguntzarekin.
  • - 13:00 Eguzkiari agurra ikuskizuna.
  • - 14:30 Bazkaria, frontoian.
  • - 16:00 Puzgarriak eta kars-ak.
  • - 16:00 Dantza eta musika frontoian. Aldi berean, bolo txapelketa.
  • - 18:00 Desmuntatze lanak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak