Gipuzkoako txapelketan bigarren geratu ostean Euskadikorako txartela eskuratu zuen UDAko taldeak eta Gasteizko La Vitoriana futbol zelaian elkartu ziren hiru lurraldetako hiru talde onenak joan den aste bukaeran.
Lehenengo postuan bukatu zuten aretxabaletarrek lehen fasea, zapatuan. Basauriri 1-0 irabazi zioten eta Alaves taldearen aurka 2-2 berdindu zuten; ondoren, penalti jaurtiketetan gailendu zitzaien arabarrei.
