Lesbianen helburu eta aldarrikapen nagusiak jasotzen dituen erakusketa irekiko dute Arkupen

Mirari Altube Arrese 2024ko ekainaren 3a

Gaur, astelehena, irekiko dute ekaineko erakusketa Arkupen: Bidean: ezkutukotik ikusgaitasunera 1977-2007. Lesbiana Feministen Kolektiboek eta Mugimendu Feministak 1997a ezkeroztik egindako lan politiko eta sozialaren zati bat jasotzen du kartel, aldizkari eta dokumentuen bidez.

Aldarte Ikerketa eta Dokumentazio Zentroak osatutako erakusketa da eta lesbianen helburu eta errebindikazio nagusiak jasotzen ditu.

Hona hemen erakusketa aretoaren ordutegia: astelehenetik egubakoitzera 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak