Hasiberriak, alebinak, infantilak, kadeteak eta junior eta elite kategorietako kirolariak elkartuko dira lehiatzeko; 40 bat ziklista espero dituzte. 16:00etan hasi eta 20:00ak arte iraungo duen txapelketa ikustera gonbidatu dituzte herritarrak, bertatik bertara ikus ditzaten bizikleta gaineko lanak.