Ingurutik etorritako hainbat dantzari taldek hartu dute parte gaur goizean Aretxabaletan egin den Haur Dantzarien Egunean. Leizarra dantza taldeak gonbidatuta etorri dira: Oñatz –Oñati–, Lore Gazteak –Arrasate–, Txikitxu –Arrasate–, Urrats –Soraluze– eta Oinarin -Antzuola-.