Getariako txakolina dastatzeko aukera izan dute aretxabaletarrek

Miren Arana Pagaldai 2024ko maiatzaren 25a

Getariako Txakolina Jatorri Izendapeneko sei upategietako txakolina dastatzeko aukera egon da gaur Aretxabaletan ospatutako Txakolin Egunean. Agerre, Aizpurua, Basa Lore, Erlete Goikoa, Mokoroa eta Sagarmiña upategiek hartu dute parte, eta bertako ekoizleen eskutik, hamburgesa eta pintxoak jateko aukera ere egon da. Eguraldiak lagunduta giro aparta izan dute gerturatu diren herritarrek, trikitilari, erraldoien konpartsa eta buruhaundiekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak