Halako deialdietara aurkeztu beharreko dokumentazioarekin laguntzeko eskaera jaso izan dute udal ordezkariek, eta, hori aintzat hartuta, argibideak eman gura dizkiete haiei. Horretarako, elkarteek dituzten zalantzak jasotzeko zein azalpenak emateko, bilera bat deitu du Udalak datorren asterako. Bi data eman ditu aukeran, erraztasunak emate aldera; hona biak: maiatzaren 29a, eguaztena, eta 30a, eguena. Biak izango dira Arkupe kultur etxean, 18:30ean.