Ganbara Abesbatzak 'Memorandum' programa estreinatuko du Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 24a, 07:19

Ganbara Abesbatza.

Garai historiko desberdinak irudikatzen dituen soinuetan murgiltzera gonbidatuko ditu entzuleak Oñatiko Ganbara Abesbatzak; musika errenazentistatik hasi, XX. mendeko erromantizismotik pasatu eta XXI. musikarainoko bidaia egingo dute. Domekan izango da emanaldia, 19:00etan, Aretxabaletako parrokian.

"Garai bakoitzak bere arrastoa utzi du musika koralean, eta konposizio bakoitza bere garaiko sormenaren eta sentiberatasunaren testigantza da. Ahotsaren bidez , gure korua iraganera eramaten gaituen atari bihurtzen da, oraina sentiarazten digu eta etorkizunarekin amets egiteko aukera ematen digu. Hori dena Memorandum", adierazi dute abesbatzako kideek.

70 minutuko programa da eta honako abestiekin dago osatuta:

  • 1. Cruxifixus (A.Lotti)
  • 2. Dormiva dolcemente (G.Gabrieli)
  • 3. Die Himmel erzählen die Ehre Gottes (H.Schütz)
  • 4. Laudibus (W.Byrd)
  • 5. Locus Iste (A.Bruckner)
  • 6. Christus Factus est (A.Bruckner)
  • 7. Love Tempest (E.Elgar)
  • 8. Ave Maria (F.Biebl)
  • 9. Let my love be heard (J.Runestad)
  • 10. Ner ner (J.Runestad)
  • 11. We beheld once again the stars (Z.Randall Stroope)
  • 12. Jubilate deo (K.Matsushita)
  • 13. Lau teilatu (Arr: A.Cadario)
  • 14. Ama begira zazu (V.Zubizarreta)
  • 15. Sagastipean (J.Busto)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak