Sei upategitako edariak dastatu ahal izango dituzte, guztiak Getariako Txakolina jatorri izena dutenak: Agerre, Aizpurua, Basa Lore, Erlete Goikoa, Mokoroa eta Sagarmiña. Bost euroren truke bost tragotarako txartelak erosiko dituzte herritarrek eta kopa bat ere emango diete.
Edatekoaz gain, jatekoa ere egongo da; bertako ekoizleen hanburgesak, gazta eta pintxoak, hain zuzen ere.
Erraldoiak eta trikitilariak
Eguerdi partea girotuko dute Irundik etorriko diren Bidasoako Erraldoiak buruhandien eta erraldoien konpartsak eta azken hilabeteetan hain ezagun egin diren Basauriko Etxebarria aita-seme trikitilari mediatikoek. Antolatzaileen helburua da herria girotzea eta aurreko urteetan izandako arrakasta errepikatzea.