Gu Haziak Gara elkartea bazkide bila dabil

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 21a, 16:34

Bazkideak gura ditu Gu Haziak Gara laguntza elkarteak. Elkartearen balioekin bat egitea, urteko batzarrean parte hartzea eta 50 euroko ekarpena egitea eskatzen da, eta trukean, ikastaroetan beherapenak eta arropen konponketetarako bonuak eskaintzen dizkiete bazkideei.

Elkarguneak sortzea eta gizarteratze soziolaborala eta linguistikoa ahalbidetuko duten sareak osatzea helburu duen Gu Haziak Gara elkarteak bazkideak gura ditu; urtean 50 euro izango da egin beharreko ekarpena. Eskatzen den konpromisoa da elkartearen balioekin bat egitea eta urteko batzarrean parte hartzea. Era berean, bazkideei eskaintzen dizkieten onurak dira ikastaroetan beherapenak eta arropen konponketetarako bonuak. 

Bazkide egiteko elkartera jo daiteke –Irabalarri plaza, 5 behea– edo telefonoz deitu –681 65 59 39– eta diru ekarpena Laboral Kutxan egin behar da: ES82 3035 0002 1100 2006 4888.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak