Euskararen Egunak Aretxabaletako kaleak girotu ditu

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 19a, 12:04

Hainbat urtez ospatu gabe egon bada ere, Euskararen Eguna berreskuratu du Loramendi elkarteak. Ospakizun eguna izan zedin gura zuen, eta, "helburua beteta", pozik dira antolatzaileak herriko kaleak girotu zituztelako bertsoen, musikaren eta showaren bidez.

Lekaixoka bertso eskolakoek ekin zioten egunari bertsoen bidez kalejira eginda eta ondoren 50 lagunetik gora elkartu ziren bazkaltzeko. Kontu-kontari jarduna eta garai bateko gogoetak partekatuta, giro atsegina izan zuten mahaien bueltan, eta bingo musikatuarekin osatu zuten bazkalostea.

Iluntze partean musika izan zen nagusi Durana eta Mitarte kaleetan. Lehenengo Zuttik elektrotxarangak girotu zituen bazterrak; gero, Albina Stardust eta Divina Comediaren showak dantzan jarri zituen elkartutakoak. Bukatzeko, eguna borobildu zuten Gautegun taldearen emanaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak