Euskaraz jardunda jai giroa sortzea helburu

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 17a, 13:37

Euskararen Eguna ospatuko du Loramendi elkarteak bihar, zapatua, eta herritarrak gonbidatu ditu antolatutako ekintzekin bat egitera: bertso-kalejira, bazkaria eta bingo musikatua, Albina Stardusten eta Divina Comediaren ikuskizuna eta dantzaldia izango dira.

Euskararen Eguna bueltan dator. Loramendi elkartearen 30. urteurrenaren baitan berreskuratu gura izan dute eta herritarrekin batera ospatu. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute, "euskara ardatz hartuta jai giroa sortzeko".

Showa eta dantzaldia

Jaiari ekin aurretik, Errigorako saskiak banatuko dituzte goiz partean; 11:00etatik 13:00etara bitartean udaletxe zaharrera joan beharko dute jasotzera eskaera egindakoek. Ondoren, jai giroan murgilduko dira. Lekaixoka bertso eskolakoek gidatuta, bertso-kalejira egingo dute 13:00etan, eta gero, 14:30 bueltan, bazkaltzeko elkartuko dira 50en bat lagun Durana kalean. Bazkalostea girotuko dute bingo musikatuarekin eta arratsaldeko ekintzak 19:00etan hasiko dituzte Zuttik elektrotxarangarekin.

Gau partean giroak ez du behera egingo. Albina Stardust eta Divina Comedia pertsonaia ezagunen showa izango da 21:00etan, Mitarte kaleko oholtzan, eta ondoren, 23:00etan, Gautegun taldearekin dantzaldia. "Herritarrak gonbidatu gura ditugu euskara egunero erabiltzera, baita jai giroan ere", adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak