Banatu dituzte Loramendiren 28. literatura lehiaketako sariak

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 17a, 08:55

28. Loramendi literatura lehiaketaren sari banaketa ekitaldiak egin zuen atzo euskara elkarteak. 40 lan inguru jaso dituzte aurten, eta Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara arteko ikasleek egindako bertsorik eta deskribapenik onenentzat izan ziren sariak.

Loramendiren 30. urteurrena gai hartuta eskatu zituzten lanak, baita 40 inguru jaso ere. "Ohi baino gutxiago izan dira eta DBHko lanik ez da jaso. Dena den, jasotakoen maila polita izan da eta bertsotan abilak direla erakutsi dute batzuek", adierazi du Ainhoa Sanchez teknikariak.

Hona hemen sarituak:

Lehen Hezkuntzako 3. maila

  • Bertsoak: Inar Isasmendi.

Lehen Hezkuntzako 4. maila

  • Bertsoak: Elena Altube eta Magali Arriola.

Lehen Hezkuntzako 5. maila

  • Bertsoak: Nora Egia, Maddi Pazos eta Hintza Louvelli.

  • Deskribapena: Garazi Igartua, Maren Axpe eta Paule Egia.

Lehen Hezkuntzako 6. maila

  • Bertsoak: Egoitz Zabala, Oihane Galan eta Ariane Pinto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak