Euspot lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 20an bukatuko da

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 16a, 11:58

Telefono mugikorrak eta adin txikikoak da XIII.ez egingo den Euspot lehiaketaren gaia eta horren bueltan 30 segundotako spotak eskatu dituzte, euskaraz. Lanik onenaren egileak 1.000 euro jasoko ditu eta publikoaren saria eskuratzen duenak 500 euro; beste hainbat sari ere banatuko dituzte.

Eskuko telefonoek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukerak eta mehatxuak azaldu beharko dituzte 30 segundotako spotean.

Parte hartzeko Euspot.eus/parte-hartu ataleko formularioa bete beharko dute egileek eta lana wetransfer bidez helarazi hurrengo helbidera: euspotlehiaketa@arteman.eus. Horretarako azken eguna maiatzaren 20a da, 10:00ak baino lehen.

Sari banaketa ekainaren 6an

Ondoren, maiatzaren 24tik 27ra bitartean publikoak bozkatu ahal izango du. Sariak ekainaren 6an banatuko dituzte Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 19:00etan, egingo den ekitaldian.

Epaimahaia osatuko dute antolakuntza batzordeko ordezkariek eta honakoak izango dira sariak:

  • • Spotik onena: 1.000 euro.
  • • Publikoaren saria: 500 euro.
  • • Gazteen saria (18 urtetik beherakoak): 500 euro.
  • • Musika sinkronizazio onenaren saria: 300 euro.
  • • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena: 500 euro.
  • • Arizmendi ikastolako ikasleen spotik onena: 250 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak