Entrenamendu saio horretarako bi ibilbide izango dira aukeran: bata, 8-9 kilometro ingurukoa, Bedoña auzoan zehar; eta bestea, Ikazkin Trail 2024ari dagokion ibilbide motza, 15 kilometrokoa. 09:30ean abiatuko dira Herriko Plazatik.
Izena aldez aurretik eman behar da galdetegi hau beteta.
Berritasunak
Ikazkin Trail 2024 mendi lasterketan izena emateko epea ekainaren 7an zabalduko dutela iragarri dute antolatzaileek, baita berritasunak izango direla ere; aurten, esaterako bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango da: luzea, 24 kilometrokoa eta 1.200 metroko desnibelarekin; eta motza, 14 kilometrokoa, 990 metroko desnibelarekin.