Ohi legez, gaztetxoen lasterketek eman diote hasiera egunari. 10:00etan gaztetxoenek, benjaminek egin dute korrikan (2014- 2015) 500 metro; ondoren, alebinek (2012-2013) 1.000 metro, eta bukatzeko, infantilek (2010-2011) 1.500 metro.
Helduen txanda iritsi da ondoren eta aurten 100 bat lagun elkartu dira hasiera puntuan Urkuluri bira eman eta Otala Zelain bukatzeko lasterketa. Helmugaratzen lehenengoa Andoaingo Javier Menta Martinez izan da 26 minutu pasatxo (26:24) eginda. Haren atzetik sartu dira Brahim Elasri Elnasser (26:37) eta Mustapha Archaoui Ourmane (27:57).
Emakume azkarrena Idoia Nogales Alberdi debarra izan da (32:59) eta ondoren iritsi dira, Nora Narbaiza Albisua (33:45) eta Celmira Rizo Bolaños (36:36).
Bikoteen artean, ostera, Lourdes Colomo Artola eta Mikel Arrate Colomo zizurkildarrak izan dira (34:43) eta horien atzetik sartu dira Nahia Ibarzabal Gisasola eta Iñigo Celaya Susaeta (34:54) eta Elena Beristain Artetxe eta Asier Aranburu San Pedro (35:44).
Giro polita sortu da aurten ere Aozaratza auzoko zelaiaren inguruan eta egunari jarraipena eman diote erromeriarekin.