Pello Segurola eta 'Lur' izan dira Aretxabaletako III. Artzain Txakur txapelketako irabazleak

Miren Arana Pagaldai 2024ko mai. 11a, 21:18

Artxate elkarteak eta Udalak antolatuta, hirugarrenez jokatu da Aretxabaletan artzain txakur txapelketa; oraingoan sei artzain txakur aritu dira lehian. 302 punturekin Pello Segurola eta Lur txakurrak eraman dute txapela etxera. Xabi Gastañaga antzuolarra, eta Sandy izan dira bigarren sailkatuak 274 punturekin, eta hirugarren sailkatuak, aldiz, 268 punturekin Juanjo Garate eta Bojo.

Arratsaldeko 17:30ean ekin dio Aretxabaletako III. Artzain txakur lehiaketak Aozaratza auzoko zelai batean. Sei parte-hartzaile izan dira eta txakurrek bi lan egin behar izan dituzte; sei txakurrak aritu bi txandatan lehian, artean hiru debagoiendar, Asier Dacosta aretxabaletarra Zeru txakurrarekin eta Javier eta Xabier Gastañaga aita-seme antzuolarrak Cool eta Sandy txakurrekin.

Sailkapena

  • 1. sailkatua: 3o2 punturekin, Pello Segurola eta Lur txakurra.
  • 2. sailkatua: 274 punturekin, Xabier Gastañaga eta Sandy txakurra.
  • 3. sailkatua: 268 punturekin, Juanjo Garate eta Bojo txakurra.
  • 4. sailkatua: 251 punturekin, Javier Gastañaga eta Cool txakurra.
  • 5. sailkatua: 248 punturekin, Asier Dacosta eta Zeru txakurra.
  • 6. sailkatua: 200 punturekin, Juan Ramon Azkargorta eta Bat txakurra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak