Uztailaren 1tik 19ra bitartean egingo dira udaleku irekiak, eta beste behin, 4 eta 12 urte bitarteko haurrek oporretan aparteko aisialdi eskaintza izango dute, euskaraz. Ordutegia honako hau izango da: astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 13:00etara, eta eguenetan, 09:00etatik 17:00etara.
Loramendi elkartearen ardurapean utzi du Udalak, aurten ere, haurrei zuzendutako udako eskaintza eta horretarako 90.960 euro bideratu ditu.
Izen-ematea hilaren 21a arte
Izena emateko epea zabalik izango da maiatzaren 21a arte eta ume bakoitzeko formulario bat bete beharko da. Prezioa da 90 euro –hirugarren seme-alaba debalde–.
Edozein argibidetarako Loramendi elkarteak Durana kalean duen bulegora jo beharko da. Hona hemen ordutegia: goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, maiatzaren 9an, 14an, 16an eta 21ean 16:30etik 18:00etara. Telefonoz ere deitu daiteke: 747 42 18 69; edo posta elektronikoz idatzi: loratu@loramendielkartea.eus
Hezitzaileei deialdia
Bestetik, umeekin begirale lanak egingo dituzten hezitzaileek izena emateko epea maiatzaren 14an zabalduko dute. Behin horiek hautatuta formakuntza saio bi egingo dituzte: ekainaren 8an eta 21ean.