Erretiratuen Eguna ospatuko dute maiatzaren 18an

Mirari Altube Arrese 2024ko maiatzaren 6a

Erretiratuei eskainitako eguna antolatu du Aretxabaletako Udalak beste urte batez; maiatzaren 18an, zapatua, izango da. Bazkaltzeko elkartuko dira, 14:00etan, Ibarra kiroldegian, oparien banaketa izango dute gero, eta borobiltzeko, dantzaldia. Txartelak maiatzaren 8tik 10era bitartean jarriko dituzte salgai.

Udaletik iragarri dute 125 pertsonarendako lekua egongo dela.

Interesa dutenek Gizarte Zerbitzuetako harreran erosi beharko dituzte txartelak maiatzaren 8an, 9an edo 10ean, 10:00etatik 14:30era bitartean. Prezioa da 20 euro eta bakoitzak lau txartel erosi ahal izango ditu, gehienez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak