Udaberriko Jaia ospatuko du Basabeazpi guneak maiatzaren 4an

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 30a, 15:43

Arizmendi ikastolako Basabeazpi guneak Udaberriko Jaia ospatuko du maiatzaren 4an, zapatuan. 10:45ean hasi eta 18:30ak bitartean jolasak, dantzak, musika eta beste hainbat kontu izango dituzte, baita bazkaria ere.

"Egun berezia da ikastolako komunitatearentzat, 2 urtetik hasi eta batxilergora arteko ikasleen topagune eguna baita", adierazi dute antolatzaileek. Ekintza ugari izango dituzte eta azken asteetan horiek guztiak gertatzen dabiltza: "Prestaketa lanetan buru belarri dabiltza familia eta profesionalak, irrikaz gaude guztiok eguna iristeko".

Goiz partean herri jolasak, trikitilariekin kalejira, buruhandiak, plaza dantzak eta taloak izango dituzte, Herriko Plazan. 13:00etan, ostera, "topa berezia" egingo dute ikastolaren urteurrena gogoan: "Arizmendi 20 urtez elkar eraikitzen ari garela ospatzeko".

Arratsaldea girotuko diete musikak, jolasek eta Argitxok eta Artistaz blai! ekimenarekin esango diote agur egunari.

Hona hemen egitaraua osorik:

  • 10:45 Egunaren hasiera, Basabeazpi aurrean.
  • 11:00 Herri jolasak.
  • 12:00 Trikitilariekin kalejira, Basabeazpitik Herriko Plazara.
  • 12:15 Buruhandiak herriko plazan.
  • 12:30 Plaza dantzak eta jolasak.
  • 13:00 Topa berezia, Arizmendi ikastolaren 20. urteurrena gogoan.
  • 14:30 Bazkaria.
  • 15:00 Umeentzako tailerrak.
  • 16:15 Musika jolasak.
  • 17:30 Txokolate beroa Argitxorekin.
  • 18:30 Artistaz blai! Mitarte kalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak