Infantil kategorian Elias El Assali eta Urko Cebrinok parte hartu zuten kumite modalitatean, 60 kilotik gorakoen artean. Cebrinok lehenengo postua eskuratu zuen eta El Assalik bigarrena.

Alebinen artean, kata modalitatean, Maitane Bartolomek hirugarren postua lortu zuen, lau erronda gainditu ostean.