Bluesa eta jazza domekan San Martin eta Serranorekin

Mirari Altube Arrese 2024ko apirilaren 12a

Paul San Martin pianoan eta Fran Serrano kontrabaxuarekin.

Paul San Martin piano-joleak eta Fran Serrano kontrabaxu-joleak osatutako bikoteak blues eta jazz doinuak oinarri izango dituen kontzertua eskainiko du hilaren 14an, Arkupen, 19:00etan.

Eskarmentu handiko musikariak dira biak ala biak. San Martin donostiarra, esaterako, bluesean murgilduta dago, stride eta woogie boogie estiloetan, hain zuzen ere, eta hainbat disko kaleratu ditu Stay Blues taldearekin zein bakarka; gainera, Leizarra musika eskolako irakaslea da.

Serranok, ostera, izen handiko taldeekin eta musikariekin kolaboratu izan du eta bakarkako lan bat dauka argitaratuta.

Sarrerak online har daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak