Gipuzkoako hiru txirlo bola-txapelketako jaurtialdia zapatuan

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 11a, 17:17
UDA taldeko hainbat kide Sebas Aranzabal elgetarrarekin eta Boni Plaza markinarrarekin, martxo bukaeran, entrenamendu saio batean.

Gipuzkoako 53. hiru txirlo bola-joko txapelketari dagokion laugarren jaurtialdia izango da bihar, zapatua, bolatokian, 17:00etan hasita –izen-ematea 5 euro da–.

UDAko taldeak dihardu txapelketan, eta azken saioan, Elgetan, Isana Gorosabel laugarrena izan zen, sei txirlo botata.

Isana Gorosabel laugarren saria jasotzen, joan den zapatuan, Elgetan.

Gauean Uratz Aldeko jaurtiketa

Gauean, 23:00etan hasita, ostera, Uratz Alde elkarteko bola-jaurtiketa irekia egingo dute –izen-ematea, 10 euro–, San Jose jaien bueltakoa. Txapeldunak 100 euro jasoko ditu eta haren ondorengo laurek 75 euro, 50 euro, 30 euro eta 20 euro, hurrenez hurren. Elkarteko bazkide onenak, ostera, txerri-beso bat jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak