Elikadura osasuntsu baterako gorputzak hainbat nutriente behar dituela gogorarazi du Goikoetxeak, eta horiek modu zehatzean elkartuz beraien eragina eta onurak handi daitezkeela argitu: "Hori kontuan izatea garrantzitsua da, bereziki, landareetan oinarritutako elikadura daramaten pertsonengan, nutriente guztiak ondo lortzeko. Gainera, zalantza eta mito ugari izan ohi dira landareetan oinarritutako elikaduraren inguruan, eta horrelakoetan defizientziak daudenaren sinismena dago". Horri guztia iraultzeko ikastaroa dela esan du.
Dieta begetariano edo beganoa oinarri duten pertsonentzat ez ezik, edonorentzat dela interesgarria gaineratu du: "Izan ere, guztion interesekoa da elikagai begetalak eta horien propietateak modu egokian nola aprobetxatu".
Izen-emate epea zabalik
Ikastaroa apirilaren 20an izango da, 10:30ean, Kiloka dendan (bi orduko saioa).
Izen-ematea zabalik dago hilaren 18a arte; @kiloka_denda Instagram kontuaren bidez egin daiteke; prezioa da 25 euro.