UDAko taldeak ekin dio Hiru Txirlo bola-txapelketari

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 31a, 16:11

UDAko hainbat kide Sebas Aranzabal elgetarrarekin eta Boni Plaza markinarrarekin joan den asteko entrenamendu saioan.

Taldea indartu egin da, jokalari gehiago sartuta; Aretxabaletako jaurtialdia apirilaren 13an izango da.

Martxoaren 16an eman zioten hasiera Gipuzkoako 53. Hiru Txirlo Bola Txapelketari, eta UDAko taldea dago lehiakideen artean. Azkoitian eta Elgoibarren izan dituzte lehen jaurtialdiak, eta, aretxabaletarrek irabazterik lortu ez badute ere, sailkapeneko aurreko postuetan dago kideren bat edo beste; Maialen Mendieta, esaterako, hirugarrena da.

"Gogotsu" ekin diote txapelketari, jokalari berriekin indartuta; azken horien artean daude Haizea Arrieta, Zuhaitz Ezkurra, Jokin Bengoa, Jose Luis eta Beñat Beitia, eta Mendieta bera. Aurtengo erronka izango da iazkoari eustea. "Azken txapelketako emaitzak lortuz gero, pozik", dio Gorka Madinabeitiak, eta gaineratu du: "Ondo pasatzea ere bada helburua, eta horretarako giro ona bermatuta dago". Taldea eguenetan elkartzen da bolatokian entrenatzeko, eta edonork du aukera probatzeko.

Hilaren 13an Aretxabaletan

Aretxabaletan apirilaren 13an egingo dute txapelketako jaurtialdia, 17:00etan. Eta aurretik, hilaren 6an, Elgetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak