Durana kalean falta ziren bi haritzak ordezkatu dituzte gaur. Hala, 19. zenbakidun atariaren parean egoera txarrean zegoelako martxo hasieran moztu behar izan zena batetik, eta orain dela urte batzuk kendu zena bestetik.
Martxoaren 7an haizeak bota zuen ezkia ere ordezkatu dute; haren lekuan astigar bat sartu da. "Espezie autoktonoa da eta dituen ezaugarriengatik egokia bertarako", adierazi dute Udaletik.
Bestalde, kuartelaren alboan dagoen biribilgunean haritz bat eta landare apaingarri batzuk sartu dituzte, erromeroa eta astakamamila (santolina chamaecyparissus), hain zuzen ere.