Beste bilera bat egingo du Udalak herriko eragileekin elkarlanean jarraitzeko

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 18a, 17:33

Korrika batzordearen bilera bat, joan den astean.

Ekintza-agenda bat eta baliabideen inbentarioa egitea izango dituzte, besteak beste, mahai gainean martxoaren 21ean, 18:30ean, Arkupen egingo duten batzarrean.

Herriko eragileekin iaz azaroan elkartu ziren lehenengoz udal ordezkariak, Ibai Zangitu eta Nerea Zubillaga, Kultura eta Ongizate zinegotziak, hain zuzen ere. Asmoa zen elkarteen arteko harremanak estutzea, Udalarekin hartu-emana erraztea eta agenda bateratu baten beharra aztertzea, besteak beste, eta 40 bat eragile elkartu ziren orduan. Hark emandakoa positiboa izan dela iritzia beste bilera bat deitu du Udalak, hainbat gai sakontzeko helburuarekin.

Ekintza-agenda Zerrendan dituzten gaien artean honako hauek daude: herriko eragileen kontaktuen agenda eguneratu; ekintza agenda bat sortu –aplikazioa– eragile orok bestea zertan dabilen jakin dezan eta gero aretxabaletarrei komunikatzeko; ekintzak ikusarazteko herriko leku fisikoen proposamena jaso; elkarteen eta Udalaren baliabideen inbentarioa egin; eta eragileentzat aholkularitza proposamena landu.

Bilera hori martxoaren 21ean izango da, 18:30ean, Arkupen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak