Ibarra kiroldegia dantza urbanoen topaleku bilakatu zen atzo, zapatua, beste behin. Fun Dantz lehiaketaren zortzigarren aldia izan zen atzokoa eta Euskal Herri osoko talde ezberdinek hartu zuten parte. Haurrek, gazteek eta nagusiek parte hartu zuten, hiru kategoriatan banatuta, eta publikoak sekulako gozatua hartu zuen dantza eta musika ikuskizunarekin.