Posta bidezko botoa emateko laguntza emango dute batzokian

Mirari Altube Arrese 2024ko martxoaren 13a

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, Aretxabaletako EAJk adierazi du posta bidezko botoa tramitatzeko laguntza zerbitzua eskainiko duela.

Horretarako, batzokira gertura daitezke herritarrak apirilak 11 arte, astelehenik zapatura bitartean 11:00etatik 13:00etara, edo hitzordua eskatuta 647 36 65 52 telefono zenbakian. Herriko posta bulegoan ere eska daitekeela gogorarazi du EAJk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak