"Aspalditik datorren arazoa da eta sute txiki bat ere gertatu zen bertan", adierazi du Ion Albizu zinegotziak eta gaineratu du: "Helburua da segurtasuna bermatzea eta araudira egokitzea".

Iazko aurrekontuan aldaketa bat egin eta lanak egiteko dirua aurreikusi zuten; 45.000 euro hain zuzen ere. Urtea bukatu aurretik esleitu zituzten lan horiek eta joan den astean hasi; hainbat aste iraungo dutela jakinarazi du Albizuk.